Langileen esperientzia eta lan klima
Enpresetan talentua erakartzen eta mantentzen laguntzen dugu, langileen esperientzia (EX) neurtuz eta hobetuz. Langileen eta zuzendarien beharrak eta lan-espazioetako erronkak identifikatzen ditugu, estrategia diseinatu eta elkarrekin gauzatzeko. Horri esker, lan-giroa eta langileen motibazioa hobetzea lortzen dugu. Horrek, pertsonei eragiteaz gain, enpresaren arrakasta orokorrean ere eragina izanez.
Bezero esperientzia eta fidelizazioa
Zure egungo bezero esperientzia aztertu, ahulguneak identifikatu, eta hauek hobetzeko egiten dugu lan. Bezeroen esperientzia hobetu, eta horren bitartez hauek fidelizatuaz. Hau guztia metodologia propio baten bitartez.
Marketin digitala
Merkatari txiki eta autonomoei presentzia digitala lantzen espezializatzen gara, geroz eta lehiakorragoa den merkatu batean besteengandik desberdintzeko eta haien identitate propioa erakusteko aukera emanez. Hauei presentzia digital sendo bat izaten laguntzen diegu, euren beharrak aztertu eta gehien egokitzen zaien soluzioa aplikatuz, hauen artean: sare sozialen kudeaketa, eduki sorkuntza edo web-orrien sorkuntza eta mantentzea.