Metrik
Euskadiko hip hop mugimendua eta gazteen talentua ekitaldien bidez sustatzea helburu duen proiektua da METRIK. Gehienbat rap-ean zentratuta gabiltza oraintxe, baina gure ideia hip hop-eko adar guztiak ikutzea da.
Honetaz gain, hemengo artista txikiak eta emakumeen figura mugimenduaren barruan aldarrikatzeko lana egiten hasi gara, gaur egun dagoen errealitatea aldatu nahiean.
Herriz herri
Proiektu honetan mota guztietako jarduera eta ekitaldiak antolatzen ditugu Gipuzkoako hainbat herritan. Gaur egun mus- eta futbol-txapelketetan ari gara lanean, baina laster beste mota bateko jarduerak egitea ere pentsatu dugu.
Anhells
Reggaetoia gustatzen ez zaion jendearentzako festa alternatiboak antolatu nahi dira. Bertan, pop musika jarriko dugu: Taylor Swift, Ariana Grande, One Direction eta estiloko beste hainbat artista.
Gure balioak kontuan hartuta, LGTBIQA+ kolektiboarentzat eta emakumeentzat espazio segurua eskaini nahi dugu, gaua lagunekin gozatzeko espazio atsegina eta dibertigarria bihurtuz.