
Mugikortasun pertsonalaren iraultza gara. Kalitatea, jasangarritasuna eta estiloa gure ADNaren parte dira. Mugikortasuna eraldatzen dugu, herritarrei ahotsa emanez eta konponbide jasangarriak eta erakargarriak eskainiz.

Herrien erakargarritasuna hobetzeko, Orekan gazteentzako prozesu parte-hartzaileak diseinatzen ditugu, hauek izan daitezen herriko aisialdia eta entretenimendua diseinatu eta aurrera eramaten dutenak.

Gaur egungo gizartean, LGBTIQA+ pertsonek oraindik diskriminazio eta estereotipo negatiboei aurre egin behar diete, eta askotan atzean geratzen gara ikusgarritasunaren eta eskubideen aitorpenaren aldeko borrokan.

BATUren misioa pertsonek denbora gehien igarotzen duten tokietako harremanak eraldatzea da: lantokiak eta hezkuntza zentroak, alegia.
Lantokietan espazio eta harreman atseginak sortzeko, langileen esperientzia (EX) eta lan-giroa hobetzen jarduten dugu. Horretarako, lan-espazioak leku atsegin eta entretenigarri bihurtzen ditugu, kontratatuak diren unetik, erretiroa hartzen duten arte, dinamika eta prozesu ezberdinen bitartez.
Bestalde, hezkuntzatik jendartea eraldatzen lagundu nahi dugu, txikitatik genero berdintasuna eta zerikusia duten gaiak jorratuz. Horretarako haurrekin tailer eta dinamika ezberdinak gauzatzen ditugu, jolasa eraldaketarako tresna gisa ulertuaz.