HEZKUNTZA

EZTANDA

Inoiz jabetu al zara ikastoletan/ eskoletan jasaten diren botere-harremanetaz?

Gu ere bai, baina hamar urte beranduago. Zergatik ez hasi problematika hau ematen den momentutik lantzen?

Horregatik, haur eta gazteak gai hauen inguruan hausnartzera eraman nahi ditugu, metodologia berritzaileen eta taldean hausnartzearen bitartez, errealitateaz kontziente izan daitezen. Aldaketarako lehen urratsa, kontziente izatea delako.

Zure eskolan/ ikastolan gai honekiko lanketa egin nahiez gero, jar zaitez gurekin harremanetan.

FORMAKUNTZAK

Ez al zaigu berritzea, proiektuak dagokion epean amaitzea edo taldea, duen helburu nagusian zentratuta edukitzea kostatzen?

Enpresa barneko erronka eta arazo ezberdinei aurre egiteko, formakuntza eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, akziora zuzenduriko modu praktiko batean.

Ekipoak dinamizatu eta soft Skills-ak lantzetik, eginbeharrak eta helburuak betetzea, zuekin elkarlanean sorturiko akzio plan baten bitartez.

Erronkak gainditzeaz gain, aukera berriak ere sortzen ditugu, zuen sektorearen abangoardian egoten lagunduz.