Internazionalizazioa

Zure enpresa beste herrialde batzuetara eramaten lagunduko dizugu. Horretarako, atzerriko merkatuak aztertu, eta esportatzeko une egokia dela ikusiz gero, sarrera estrategia bat diseinatuko dugu.

Arrakasta kasuen azterketa

Zure enpresaren sektorean, edo enpresako beharrekin lotuta erreferente diren enpresak aztertu, eta hauen indarguneak aterako ditugu. Gero ondorio horiekin, zure enpresan inplementatzeko estrategia bat diseinatuz.